kartak-1-brillo-OPTIMIZATUA

ZER DA EUSKAL TAROT MITIKOA?

Euskal Tarot Mitikoa 1982an argitaratutako tarota da, Maritxu Erlanz Mainzek (edo Maritxu Guller) sortua eta Ángel Elvira margolariak ilustratua. Berezitasun handia du, euskal mitologiaren izakiak eta sinbologia tradizionalak oinarri hartzen baititu, hala nola Mari, Basajaun, Sugaar eta Lamiak. Kartekin batera doan testuak Euskal Herriko sinesmen zaharretan eta naturarekiko loturan oinarritutako interpretazioak eskaintzen ditu. Tarot hau ez zen soilik iragarpenetarako tresna esoteriko bat, baizik eta euskal kulturaren irudikapen artistiko eta sinboliko sakon bat ere.

Tarotaren ezaugarri nagusietako bat bere irudi estetiko eta sinboliko bereziak dira. Ángel Elvirak marraztutako irudiek naturarekiko lotura, espirituala eta mitologikoa, nabarmen azpimarratzen dute, Euskal Herriko paisaia eta sinesmen zaharrak integratuz. Tarot tradizionalaren egiturari eusten dio (Arkano Nagusiak eta Txikiak), baina edukiaren ikuspegitik, tokiko tradizioa eta unibertsala uztartzen ditu. Euskarazko eta gaztelaniazko argitalpenak egin ziren, hizkuntza propioa ere balioan jarriz.Euskal Tarot Mitikoak garrantzi berezia izan zuen euskal kulturan, hainbat arlotan eragin handia izan baitzuen. Batetik, euskal mitologiaren ezagutza eta zabalkundea sustatu zuen, bertako sinboloak belaunaldi berrien artean ezagutzera emanez. Bestetik, euskal nortasunaren berreskurapen eta unibertsalizazio prozesuan lagundu zuen, mundu esoterikoarekin lotura sortuz. Gainera, herri kulturaren eta modernitatearen arteko zubia eraiki zuen, tradizioa arte garaikidean eta espiritualtasun modernoan integratuz.

Azken batean, Euskal Tarot Mitikoa ez zen soilik esoterismoan interesatuta zegoen jendearentzat tresna bat izan; euskal kulturaren iruditeria aberasteko eta balioan jartzeko baliabide garrantzitsu bat bihurtu zen. Maritxu Erlanzen eta Ángel Elviraren lanak belaunaldi berrientzat mitologia eta kultura propioaren ondarea erraztu zuen, eta horrek oraindik ere arrasto nabarmena uzten du euskal kulturan.

NOR DA MARITXU ERLANZ?

Maritxu Erlanz Mainz (1908-1993), “Uliako sorgin ona” ezizenez ezaguna, Izaban (Nafarroa) jaio zen. Gaztetatik erakutsi zuen dohain bereziak zituela, eta horrek espiritismo eta parapsikologiaren mundura hurbildu zuen. Magisteritza ikasketak egin ondoren, 1936-1939ko Gerra Zibilean irakasle lanetan aritu zen Irañetan (Nafarroa). 1938an Giovanni Güller suitzarrarekin ezkondu zen, eta bien interesak parapsikologian eta espiritualtasunean sakontzera eraman zituzten. 1952an Donostiako Ulia mendiko baserri batera aldatu ziren, non Maritxuk kartomantzia eta etorkizunaren iragarpena praktikatzen jarraitu zuen.

Maritxu Erlanzen lanaren ekarpen handienetako bat izan zen euskal mitologiaren balioztapen eta zabalkundea. 1982an, Euskal Tarot Mitikoa sortu zuen, Ángel Elviraren irudiekin. Tarot honek euskal mitologiaren izakiak eta sinboloak oinarri hartu zituen, hala nola Mari, Basajaun, eta Sugaar, eta tradiziozko sinbologia berri eta garaikidean integratu zituen. Euskal Tarot Mitikoak tokiko sinboloak esoterismo unibertsalarekin lotu zituen, eta euskal mitologiaren irudikapen berri bat eskaini zuen, herri kulturaren eta modernitatearen arteko zubia eraikiz.

Gainera, Maritxu Erlanzek emakumeen papera nabarmentzeko balio izan zuen euskal kulturan eta esoterismoaren alorrean. Bere lana XX. mendeko euskal emakumeen ahalduntze eta ikusgarritasun prozesuan kokatzen da, sinesmen tradizionalak eta espiritismo modernoaren ideiak uztartuz. Kartomantzia, espiritualtasuna eta tarotaren bidez, emakumeek esperientzia mistikoetan eta kultur transmisioan izan duten eta izan dezaketen protagonismoa erakutsi zuen, ikuspegi positibo eta berritzaile bat eskainiz.

Maritxu Erlanz 1993an hil zen Donostian, baina bere ondareak bizirik dirau, bai euskal kulturan, bai espiritualtasunaren esparruan. Gaur egun, bere izena daraman haurrentzako parke bat dago Donostian, eta Euskal Tarot Mitikoa euskal mitologiaren balio eta iruditeria garrantzitsu baten transmisore gisa baloratzen da.

 

Maritxu-Erlanz-urdina-OTIMIZATUA

ZER DA TAROTA?

Tarota, sinbolo-sistema baten bidez, pertsona bati bere barne-munduaren sakontasuna ezagutzen laguntzen dion artea da, zenbait gertakariren probabilitatea iragartzen eta gertaera horien arrazoiak eta haien esanahia ulertzen laguntzen duena. Tarota erreminta bat da aholkuak eskatzeko, beste dimentsio batzuekin konektatuz. Tarotean kartak erabiltzen dira, erreminta gisa, beste dimentsioekin hitz egiteko, eta norberarentzat zuzendurik dauden mezuak entzuteko.
Tarot mota ezberdinak daude; bi mota oso argi bereizita daude. Bata da tarot tradizionala edo iragarlea, eta horrek morbo asko ematen du, eta hori pelikuletan-eta ateratzen da; bestea, tarot ebolutiboa da. Oinarria aholkuak dira, hau da, saio baten bidez argi pixka bat ematen zaio norberaren bideari. Egoera baten aurrean erabakiak hartzen lagundu dezake, baina norbera, pertsona bera, dago aurretik, eta norberaren erabakiak beti ondo daude.
Goian esandakoa tarotaren definizioetako bat da; nahiz eta ez den erraz definitzen.
Tarota arketipoetan oinarritzen da. Normalki erabiltzen direnak Erdi Arokoak dira, baina gaur egun ere esistitzen dira: nagusia eta langilea, aberatsa eta pobrea… Arketipo horiek esanahi ezagunak dituzte eta esanahi horiek interpretatu egin daitezke.
Ulertu behar da tarota ez dela magia misteriotsua; tarota ikasketa bide bat da eta istorio bat kontatzen du karten bidez.
Aintzina, mota guztietako ezagutza, baina bereziki ezagutza esoterikoa, ondo zaindu beharra zegoen, jazarri egiten zelako, erre, ezagutza mistikoak beldurra eman izan duelako beti; kontraesankorra dirudien arren, ezagutzak beldurra ematen du ezezagunak beldurra ematen duen moduan. Hori dela eta, informazioa enkriptatzen hasi ziren, kode hori ezagutzen zuten pertsonek bakarrik eskura zezaketelarik irudi eta sinboloen bidez.

Urteetan zehar, sinbolo eta irudi horiek garatuz joan dira 78 kartako tarotera iritsi arte. Beraz, esan daiteke tarota jakituria-liburu bat dela, eta beste edozein komunikazio biderekin gertatzen den bezala, kodea ezagutzen dunek bakarrik irakurri dezaketena. Ezagutza hau hermetikoa da; belaunaldiz belaunaldi transmititu da eta pertsona zehatz batzuen esku egon da.
Tarotak 78 karta dituela esan dugun arren, ez dira denak berdinak. Horietatik 22 Izkutuki Nagusiak (Arkano Nagusiak) dira, ezagutza maila altua duten kartak. Gainontzeko 56ak Izkutuki Txikiak (Arkano Txikiak) dira eta Izkutuki Nagusietatik eratorritako ezagutzak gordetzen dituzte (horiek jolasteko erabiltzen diren karten modukoak dira). Marsellako Tarota da gaur egun ezagutzen ditugun taroten oinarriak ezarri zituena.
Urtez urte kartak sortuz eta moldatuz joan ziren bizitzaren aurrean egon daitezkeen posizioak interpretatu ahal izateko. Askotan, gauzak aurreikusteko ere balio dezakete, baina ez jende askok uste duen bezala fantasiazko arrazoiengatik, baizik eta 22 karta horietan zehar (gehi beste 56 Izkutuki Txikien hedapenean) oso modu sintetikoan kodifikatuta daudelako bizi izan diren, eta beraz bizi daitezkeen, giza-esperientzia asko eta asko. Karta hauek irakurtzen dakienarentzat, aurreko esperientzietan oinarritutako erantzunak daude, baina erantzunak ez datoz hitzontzikeriatik, ezagutzatik baino.
Tarota ez da erabakitzailea, aholkularia baizik.